Dakizuen bezala eta aurrekoan esan genuen moduan, Sanferminetan eta abuztuan ez dugu saiorik egiten.Kantatzeko zaletasunak, berriz, ez du etenik izanen eta Sanferminetarako bi hitzorduen berri emanen dizuegu, nahi izanez gero bertara joateko. Bi ekimen hauen antolatzaileak ez gara gu, Iruñean Kantuzekook, beste talde edo erakundeak baizik.- Uztailaren 7an, arratsaldeko 7etan, Ikastolen txoznan. Nafarroa Oinezen aldekoa.- Orreaga Fundazioak antolatuta, uztailaren 9an, larunbatarekin, eta eguerdiko 12etan, Udaletxearen atzekaldean. Bideo honetan informazio guztia duzue.Bestela, larunbat honet...


Aurreko urtetan bezala, Sanferminen giroa berotzen den horretan, guk ere Iruñean Kantuz ekimenarekin lagunduko dugu.Urteko zita, gogo parrastada, jendea kementsu eta umoretsu, betiko kantak eta betiko lagunez landa, Iruñera etortzen diren guzti horiek ere izanen dugu bidai lagun.Errepertorioari dagokionez, Riau-Riau eta Entzierrotan Sanfermin sanduari kantatzen zaion abestia, euskaraz noski!!!!. Honatx karaokea: Eta entzierroarena: Entzun arren San Fermin,zu zaitugu patroi,zuzendu gure oinak,entzierro honetan otoi!!BERAZ, EZ AHANTZI!!!!! UZTAILAREN 2AN, MERKADERES KARRIKAN, IRUÑEAN KAN...


Hauxe da aurtengo San Fermin jaietarako aurkeztu nuen kartela. Ez nintzen erabat pozik geratu, gehiago landu nezakeela pentsatzen bainuen, batez ere marrazkia. Hala ere, aurkeztu nuen, "por si suena la flauta", eta ez, txirulak ez du jo.Hemen ikus daitezke aurresailkatutakoak, eta iruñarra bazara, botoa emateko aukera ere badaukazu.


Azken iruzkinak