Azpeitiko kultur mahaia dugu azatzetan 27.a. Mahai hau 2006an sortu zen, Azpeitian. Hiru helburu jarri zizkion bere buruari: San Agustin kulturgunea sortzea, kultur egutegi bateratua egitea eta kultur hedabideak sortzea. Sanagustin kulturgunea 2011ko uztailean jarri zen martxan. Lapikue webguneak ere martxa polita darama eta kultur egutegi bateratua aspalditxotik da errealitate Azpeitian. Eta hori guztia auzolana erabilita eta euskaraz. Herriko kultur talde guztien artean hausnartu, adostu, planifikatu eta egin. Eta bitartean herri aginteekin elkarlana bilatu eta aurkitu. Eredua best...