Gaur Xerezaderen Artxiboan larruzko jaka beltza jantzi dugu rock´n roll doinuen abaroan sortutako ipuinak irakurtzeko. Beraz, naturala den bezala, bi poesia zale amorraturengana jo dugu —zer da rock´n rolla, poesia ez bada?— haiek liluratu zituzten kantu haien misterioa eta magia beren istorioetan dastatzeko irrikaz. Luistxo Fernandezen “Eskuak ugatz guruinetan” eta Iban Zalduaren “Playa Negra”, “Erritoak”, “Azkeneko aldia” eta “LP bat lapurtzeko” ipuinak entzungo ditugu. Fokoak piztu dira, gitarrak entxufatuta daude. Bat, bi, hiru, lau… long live rock´n roll! -------------------------...


Azken iruzkinak