SUMISIÓN CITY BLUES

1
fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2019-03-08 19:49

Kronika hau 2016ko Azkena Rock Jaialdian egin zuten kontzertuarena da. Kronika haren bigarren zatia argitaratu gabe dago oraindik. Denboraz kanpo, beraz, baina taldea desegitera doanez, haietaz oroitu eta hau igotzea erabaki dut. Hauek bai tipoak, ahaztezina izan zen ARFko emanaldi hura.  Bezperako euri-jasaren ondoren, larunbatean jende guztia askoz ere prestatuagoa etorri zen, mozkorren bat edo beste ezik. Hara non, ordea, Thor gutaz apur bat errukitu eta ostiralean baino askoz ere zigor gutxiago eragin zigun. Eguraldi askoz ere atseginago horrekin, lehen ordutik Mendizabalan zen En...


XV. AZKENA ROCK JAIALDIA Mendizabal (Gasteiz) 2016ko ekainaren 17a eta 18a  15. edizioa du jada Azkena aretoan hasi (egungo Jimmy Jazz) eta bigarren urtetik erraldoi bihurtu eta Mendizabalara pasatu zen jaialdiak. Zer esanik ez dagoeneko estatu osoko jaialdirik beteranoenetakoa bihurtu dela, baina ez hori bakarrik: Zalantzarik gabe, koherenteenetakoa da eskaintzen duen estilo eta talde berri zein zaharren kalitateagatik. Azkena garantia hutsa da, eta jendeak badaki.  Aurtengoari begira, urteroko ilusioa berriz ere piztu zitzaigun zaleoi, eguraldiaren iragarpena tristea izanagati...