SUMISIÓN CITY BLUES

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2019-03-08 19:49
1

Kronika hau 2016ko Azkena Rock Jaialdian egin zuten kontzertuarena da. Kronika haren bigarren zatia argitaratu gabe dago oraindik. Denboraz kanpo, beraz, baina taldea desegitera doanez, haietaz oroitu eta hau igotzea erabaki dut. Hauek bai tipoak, ahaztezina izan zen ARFko emanaldi hura.

 Bezperako euri-jasaren ondoren, larunbatean jende guztia askoz ere prestatuagoa etorri zen, mozkorren bat edo beste ezik. Hara non, ordea, Thor gutaz apur bat errukitu eta ostiralean baino askoz ere zigor gutxiago eragin zigun. Eguraldi askoz ere atseginago horrekin, lehen ordutik Mendizabalan zen Entzun ekipoa. Arratsaldeko 17:15etan Sumisión City Blues gasteiztarrek oholtzara jauzi egin zuten. Banuen garaia haiekin estreinaldia egiteko, eta ARF-n gertatu izanak hunkitu ninduen.

 Pela abeslari moduan daukan edozein taldek interesa du niretzako. Egia esan, gaur egun bera bezalako beste frontmanik. Obligaciones taldean ipurdiak ostikatzen zituen garaietatik, ez dut inor era horretan oholtzan mugitzen denik ezagutu: probokatzen saiatzen diren gehienak txiki geratzen dira bere alboan. Beste tipoek ere eskarmentu handia dute musika munduan: Anti (gitarra), Penike (baxua) eta David (atabalak), eta guztietatik ezagunena: Joseba B. Lenoir (gitarra).

 Sailkatzeko hain zaila, eta era berean hain sinestezina den musika hau deabruaren musika bezala definituko nuke. Mingainik zorrotzenen gaiztakeria, bluesaren eskema mozkorgarriak, geldialdi eta isiltasunen boterea, eta dezibelioak. Dezibelio asko. Oker ez banago, El efecto demacración, Amoniaco impuro eta amaitzeko, Mentira jo zituzten, besteak beste. Azken horretan Pelak ikuslegoarekin jolastu zuen beti bezala, eta zirikatu esatea gutxi iruditzen zait: probokazio hutsa izan zen.

 Asko entzuten da “soinu zikina” duten taldeez. Bale, hori zer den jakin nahi baduzu, ahaztu talde gehienak: HAU DA soinu zikina. Country & western zitalena, bluesaren izpiritua eta punkaren gaiztakeriarekin, bai horixe. Beste abesti bat ere oroitzen dut, Pelak etengabe “fuego” esaten duena, tartean The Who-ren Nightrain ahaztezinari lekua egin ziona.

 Ez, ez dira USAkoak, ez dituzte milioika dolar kobratzen: hauek gureak dira eta hemen dauzkagu, edozein areto txikitan. Ia etxe ondoan. Azkenik, aipatu bai Pelak baita Antik ere bigarren aldia dutela Azkenan, biek Obligaciones taldearekin parte hartu baitzuten duela 12 urte. Eta Joseba B. Lenoirrek ere bigarren aldia du, 2007an Sexty Sexersekin egindako kontzertu historiko hartatik (karpako barraren gainera igo eta gitarra solo gogoangarri hura egin zuen hartan, hain zuzen).


Utzi iruzkina: