Ohiko dinamikari jarraituz, Berbaizu Euskara Elkartearen Irakurlearen Txokoak Jon Maia Soria dakarkigu oraingoan gure artera. "Riomundo" bere liburuaren inguruan solastu eta iritziak elkartrukatuko ditugu idazlearekin. Hitzordua asteazkenez izango da, martxoaren 15ean arratsaldeko 8etan, Deustuko Gazte Lokalean. Irakurzale guztiak zaudete gonbidaturik aurkezpen-solasaldi honetara. Etorri eta parte hartu!