Urteetako lanak eman ditu fruituak. Gure komunitateak badu interneten aritzeko berezko kantxa, berezko zelaia. Eta aprobetxatu behar dugu.   Ekainean aitzindari batzuek abiatu zuten puntueus. Eta orain abiarazte fasean dabiltza. Urtea amaitu aurretik, 2.000 domeinu kudeatu nahi dituzte. Kopuruak kopuru, euskarak eta bere garapenak izan behar du oinarri, izan behar du ongarri. Eta edukiz bete .eus domeinu horiek guztiak: euskarazko edukiz bete, beti ere.