Aurreiritzi-saltsa

4
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-04-14 17:59

Irakurri berri dut Hausnartu saria irabazi duen lana: Gazteak, musika eta euskara, Luis Azpiazurena. Lanean Arrasateko gazteek musikarekin eta euskarazko musikarekin duten harremana aztertzen da.Eta … benetan harrituta utzi naute. Gazteek esaten dutena ikaragarria da. Aurreiritziak bata bestearen atzetik. Euskarak ez duela balio drogei buruz kantatzeko, euskarak ez duela balio iraintzeko, ez duela balio punk musika egiteko, gaztelania gogorragoa dela, zuzenagoa dela, bortitzagoa, eta abar. Eta euskal musika zer eta Benito Lertxundi, Laboa, trikitixa eta Ken 7. Hori non eta Arrasaten!!...