Kategoria: psikopata
Zergatik nahiko luke psikopata batek nire etxean sartu eta ni odol hotzean hil? Mila arrazoi bururatzen zitzaizkidan, eta arrazoiak bukatuta ere, berdin; izan ere, noiztik behar ditu arrazoiak psikopata batek, asasinatzeko? Nola ailegatuko litzateke psikopata bat nire ohera? Nola zabalduko lituzke atariko bi ateak, etxeko ate blindatua, nik ate aurrean kokatuko barrikada pisutsua? Psikopatek baliabide ugari dituzte, gauza jakina da: giltzen kopia klandestinoak, leherkariak, arnesak, leihotik sartzeko-edo… Bakarrik nengoen etxean. Bakarrik nire imajinazio morbosoarekin. Ezin nuen lorik hartu...