Kategoria: poso
Aurreko astean bixamonari buruz idatzi nuen hemen bertan eta horrek gehiago idazten jarraitzeko gogoa sartu zidan gorputzean barrena. Horrela sortu zen "El poso borroso" izeneko testu hau, nahiko musika lasaiaz musikatua izan dena. Beste programa lasai bat 2007ko abenduaren 16an egindako hau, bixamona guztiak ez baitira egun bakarrean pasatzen. Baliteke oraindik ere horri buruz idazten jarraitzea, baina badakizue irratsaio honek linealtasuna eta konstantzia zer den ulertzen ez duela eta hurrengoan zer aurkituko duzuen asmatzea zaila dela, baita irratsaioa egiten duen pertsonarentzat ere, ha...