Kategoria: portaera
Pello Jauregik #motibatu jardunaldien barruan oso berbaldi interesgarria eman zuen: Jokaeratik jarrerara izenburukoa. Jabier Zabaletak Orion egin zen hitzaldi bera ondo baino hobeto laburbildu du. Bide batez, #motibatu jardunaldiko edukiak ere zeharo interesgarriak dira. Jokaeratik jarrerara, erabileratik motibaziora, praktikatik emoziora. Alderantzizko bidea proposatzen du Pellok (orain arte kontrakoa landu da). Bere ustez, oso motibatuta dauden pertsonek koherentziaz aldatu egingo dute hizkuntza. Baina gehienok aldatu barik, egokitu, moldatu egiten garela dio. Hau da, jokabide urr...
Behin baino gehiagotan ikusten ditugu honen moduko kasuak. Sarritan esaten dugu akaso jarrera ez dela uste bezain ona. Baina horrela al da beti?Adibidez, birziklatzearen aldeko jarrera izan dezakezu, baina gero hondakinak ez banatzea. Hala ere, ez da gezurra izan behar derrigorrez. Egon daitezke ez birziklatzeko arrazoiak ere. Esate baterako, zure etxetik lau kilometrotara badaude birziklatzeko guneak, esfortzu handiegia izan daiteke. Gune horiek etxera hurbilduz gero, baliteke zu birziklatzen hastea. Zera esan nahi dut: batzuetan portaera aldatzeko ez da aski jarrerak lantzea, ez...