Javier Gondra Busturiko alkateak ponpaketa zentroa lurazpian ipintzea eskatuko dio Busturialdeko Ur Patzuergoari. Sukarrietako Marisma parkean egingo duten moduan, Busturiko San Cristobal auzoan ere ponpaketa zentroa jarriko dute. Hori dela eta, Javier Gondra Busturiko alkateak ponpaketa zentroa lur azpian ipintzea eskatuko dio Busturialdeko Ur Patzuergoari, Sukarrietan egingo duten moduan. Proiektu hori Urdaibaiko ezkerreko aldeko herrien saneamendu planaren barruan doa. Hartara, San Cristobalen jarriko duten azpiegitura berria Sukarrietako Marisma parkean ipiniko dutenaren antzekoa izang...