Kategoria: poe
Gaur berriz ere Poe kuttuna gonbidatu dugu Xerezaderen Artxibora, odola izoztu diezagun... "Putzua eta pendulua" ipuinean, Inkisizioaren ziegetako izuen gordelekuetan barrena ibiliko gara. Sartu, sartu barrura. Ez zara aspertuko... ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
"Amontillado upela". Venezia. Ihauteri garaia. Montresorrek mendekua hartu nahi dio bere lagun Fortunatori, barkaezina omen den laido bategatik. Ardo bat dastatzeko aitzakiatan, bere palazzoko sotora eroan du. Hor dautza aspaldiko montresortarren hezurrak, ardo botila eta upelen artean... "Bihotz salataria". Ezin zezakeen agurearen sai begia jasan. Begirada horrek zulatu egiten zion arima, eta oinaze hartatik ateratzeko agurea hiltzea beste biderik ez zegoen. Izan ere, zentzumen zorrotzegiak izatea tortura izan daiteke... ENTZUTEKO EDO JAISTEKO, sakatu hemen (ezkerreko botoiaz z...