Kategoria: planetario
Kantu tradizionala entzuteko aukera emanen digu Lina Anduezak eta Ana Telletxeak osaten duten Beltxaren bikoteak. Urtarrilaren 20an, ostegunarekin, Iruñeko Planetarioan, arratseko 8etan.Kantu kontari saioa kanta tradizionalaren saio intimo bat da. Kantuak emateaz gain, gogoeta ere planteatzen dute: kantuez, soinuez, egungo oharmenez...Beltxaren bikotea orain dela 2 urte sortu zen eta kanta tradizionala du iturria, Zuberoako kantak ditu maiteen.Lina Anduezak (Iruña) eta Ana Telletxeak (Bera) osatzen dute. Euskal Kantu Txapelketaren eta Ortzadar Dantza Taldearen inguruan sortu eta garatu da ...