Kategoria: plagio
Copyright-aren inguruan behin baino gehiagotan jardun da ITBko irakaslea bere saioetan. Ez da txantxetan hartzeko kontua. Eitb24.com guneak duela egun batzuk jakinarazi zuenez, Osakidetzari 300.000 euro eskatu dizkio Asturiasko enpresa batek. Oposizio batzuen galdetegiak egiteko, internetera jo eta copy-paste formula aukeratu zuten. Batutako 3.000 galderetatik, 1.000 enpresa honek ikastaro baterako egindakoak omen ziren. Irakurri gehiago hemen.Irudia Osakidetzaren gune ofizialetik gureganatua.Iturria: Berriemaile.