Kategoria: pizina
Uda betea, zeru urdinak, eguzkiaren atzamar epelak azalean... Bada proposamen hoberik txipli-txapla freskagarri bat baino? Horixe pentsatu zuen Neddy Merrilek ere. Munduak irribarre egiten zion, eta goiz hartan, adorez beterik, erabaki zuen konterria igerian zeharkatzea, lagunen txaletetako igerileku batetik bestera igaroz. Ideia orijinala eta ausarta, inondik ere, Neddy bera bezalakoa. Ahotik ahora ibiliko zen haren baletria hura adiskideen artean, hainbeste estimatzen eta miresten zuten! Jope, Neddy, guztiz guaia zara! Buru txar xamarra daukazu kontu batzuetarako, eta batzuetan denbo...