IGERILARIA, John Cheever

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2012-07-23 19:40
4

Uda betea, zeru urdinak, eguzkiaren atzamar epelak azalean... Bada proposamen hoberik txipli-txapla freskagarri bat baino? Horixe pentsatu zuen Neddy Merrilek ere. Munduak irribarre egiten zion, eta goiz hartan, adorez beterik, erabaki zuen konterria igerian zeharkatzea, lagunen txaletetako igerileku batetik bestera igaroz. Ideia orijinala eta ausarta, inondik ere, Neddy bera bezalakoa. Ahotik ahora ibiliko zen haren baletria hura adiskideen artean, hainbeste estimatzen eta miresten zuten!

Jope, Neddy, guztiz guaia zara! Buru txar xamarra daukazu kontu batzuetarako, eta batzuetan denbora ohartu barik joaten zaizu zure gauzetan galduta, baina horiek huskeriak dira, baldin eta adiskideez inguratuta bazaude eta diru faltarik ez baduzu... ezta?

Xerezaderen Artxiboan John Cheever-en "Igerilaria"

ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu  HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).

Musika

1. Dizzie Gillespie: "Summertime"

2. Dizzie Gillespie eta Chano Pozo: "Manteca"

3. John Coltrane: "You don't know what love is"

Luistxo

Luistxo 2012-08-07 10:04 #1

Ona! zorionak Jasone Larrinagari!

Jasone

Jasone 2012-08-15 21:02 #2

Eskerrik asko, Luistxo!

itziar

itziar 2012-11-30 12:15 #3

Ona benetan, on-ona guztia: kontakizuna, itzulpena, irakurle-aktorea, musika...

Zorionak!

Xerezade

Xerezade 2012-12-03 15:23 #4

Mila-mila esker, Itziar!! Halakoek ematen digute adorea are gogo handiagoz jarraitzeko!

Utzi iruzkina: