Jende asko

earrahuan 1456132028636 Earra Huan!! | 2006-11-06 19:11

Esan bezala Itziarren antolatu genuen Ganadu perian izugarrizko jendetza izan zen. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu dirudienez jendeak urteroko ohituratzat hartu du Itziarra etortzea eta jende asko ibili zen, espero genuena baino gehiago. Eskerrik asko beraz inguratu zineten guztioi, ea horrela egunen baten Itziar herri izate lortzen dugun.


Hurrengo asteazkenean, azaroaren 1ean, Itziarren XII. Ganadu Peria ospatuko da. Bertan denetarik aurki daiteke; ganadua, arropa, oinetakoak… Gainera, bi txosna egongo dira eta bertan hamaiketakoa egiteko aukera izando da. Beraz, mundu guztia gonbidatuta dago azaroaren 1ean goizeko 9:00-15:00 bitartean Itziarra etortzera. Arratsaldean 18tan idi-probak ospatuko dira, beraz, izugarrizko festa egongo da. Animatu, ondo pasako duzue eta!!!