Kategoria: ordularia
Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-11-23 Erromatar eguzki ordularia, hiriko lehen ordulari hura baino berriagoa eta zuzenagoa. Erroman, K.a. III. mendean ipini zuten hiriko lehen ordularia. Katanian (Sizilia) lortu zuten gailua, Lehen Gerra Punikoko gatazka baten ondorengo harrapakinen artean. Jakina, eguzki ordulariek funtzionatzeko funtsezko parametroetako bat erlojuaren kokapena da. Erromatarrek ederki zekiten hori, baina harrapakina hirian jartzea erabaki zuten berdin. Bi hirien artean lau gradutik gorako aldea dago latitudean (Katania, 37,31ºI; Erroma, 41,53&or...