Gaur Xerezadek "L" letrako tiradera zabaldu du artxiboan eta Anton Txekov idazle errusiarraren "Logalea" ipuina atera du, Juan Mari Mendizabalek euskaratua. Nekatua zegoen Xerezade, eta beharbada horregatik joan zaizkio begiak izenburu horretara. Hain da garrantzitsua loa eta atsedena... Baina batzuetan ezin dugu lorik egin, zeozerk edo norbaitek galarazi egiten digu, eta orduan, orduan... Zapalkuntza, bakardade eta ezintasunaren istorio bat Txekoven eskutik Xerezaderen Artxiboan.   ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ MUSIKA Egilea: Mister M. Albuma: Rezolution Abestiak...


Gaurkoan Xerezade Katherine Mansfield idazleari joan zaio bisitan, eta, aurrez uste zuenaren kontra, ez du aurkitu dama eta zaldun dotoreez betetako saloirik, ez du entzun zetaren fru-frua alfonbra dotoreen gainetik dandarrez; ez du konplimenduzko hitz politik entzun piano nota alaiez nahasirik. Mansfieldek bestelako bizitzak erakutsi dizkio, joan den mendean bezala, gaurkoan ere inorentzat bizi diren emakumeen istorioak.Irakurle gonbidatua: Oihenart Garai.Musika:Artista: Jp de baets. Albuma: Berceuse pour Louis. Abestia: "Le matin".Artista: No, Really. Albuma: Acoustic Demo. Abestia: "Do y...


Azken iruzkinak