Ibilaldia 08

gldkfrk 1456133285178 MiKeL EtA AnE | 2008-06-01 19:46

Kaixo guztioi!!! Zelan igaro duzue igandea?? Ibilaldian?? Geu ibilaldira joan ginen eta primeran pasatu genuen. Goizeko 11ak aldera Zornotzara heldu ginen eta ibilaldiko sarrera batera jun ginan. Bertan lagun batzuekin elkartu ginan eta 4. gunera joatera gonbidatu gintuzten, bertan kontzertuak izango zirelako. Gune guztietatik pasatu ginen baina 5.etik 6.era igarotzeko mendiko aldapa igo beharrean errepidetik joatea erabaki genuen( Naiara eta Mikel menditik joan nahi zuten baina beste guztiok ez, beraz danak elkarrekin errepidetik jun ginan jejeje). ...


ametsa ote?

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-11-27 22:05

Mozorroak, trena, jaietako giroa,magia berezia...Zarata, iskanbila, burrunbada,ezezagunak,gu pozik eta lasai gure urduritasunean.Gustora gure epeltasunean.Nekea, logalea, gosea,ziplo lurrean botata.Trenaren zain.Zarata, hotza, erosotasun falta,lurrean, hala-nola lo.Trenaren triki-traka.Nire burua eta zure sorbalda.Nire eskua eta zurea.Zure begiak itxita, nireak irekita.Nire begiak itxita, zureak irekita.Trenaren triki-traka joan da.Oherako ordua.Xixko eginda, porru eginda, ziplo lo.Norbaiten musua masailean.Loti Ederraren antzera sentitu.Lo jarraitu.Ametsa ote?Hala bada, betirakoa izan dadi...


Azken iruzkinak