Internet baliatzen duten irakasleen artean, altxorraren bila, jarduera didaktiko ezagunenetakoa da. Era laburrean esanda, altxorraren bila web orri bat da, ikasleei galdera batzuk ematen zaizkie eta web orri batzuen zerrenda galdera horien erantzuna topatzeko. Bukaeran “galdera nagusia” proposatzen zaie ikasleek prozesu osoan ikasitako ezagutzak integra ditzaten. Altxorraren bila bezalako jarduerak interesgarriak dira ikasleak informazio eta komunikazio teknologietan beharrezko dituzten estrategietan trebatzeko. Hizkuntzen eskurapenean oso baliagarriak dira irakurriaren ulermen...