Altxorraren bila

ikastarorako 1456147789761 Ikastarorako bloga | 2010-10-25 12:54

  

Internet baliatzen duten irakasleen artean, altxorraren bila, jarduera didaktiko ezagunenetakoa da. Era laburrean esanda, altxorraren bila web orri bat da, ikasleei galdera batzuk ematen zaizkie eta web orri batzuen zerrenda galdera horien erantzuna topatzeko. Bukaeran “galdera nagusia” proposatzen zaie ikasleek prozesu osoan ikasitako ezagutzak integra ditzaten. Altxorraren bila bezalako jarduerak interesgarriak dira ikasleak informazio eta komunikazio teknologietan beharrezko dituzten estrategietan trebatzeko. Hizkuntzen eskurapenean oso baliagarriak dira irakurriaren ulermenean trebetasunak lantzeko eta hobetzeko. Ikasleek ikaskuntza prozesuan aurrera egiten duten bitartean, Internet-etik informazioa ateratzeko eta kudeatzeko estrategietan ere trebatuko dira.

 

Altxorraren bila prozeduraren pausoak 4 dira:

Sarrera

Atazaren deskribapena egiten da eta ataza hori egiteko behar diren argibideak. Ikasleen interesa eta motibazioa pizteko unea da.

Galderak

Galderak zerrendatu behar dira. Ikasleen eta mailaren arabera jarduera konplexuagoak proposatzen dituzten galderak egin daitezke. Irakurriaren ulermena, inferentziak, informazioa bildu eta antolatzea izan daitezke galdera horien helburuetako batzuk.

Baliabideak

Pauso honetan egin ditugun galderak erantzuteko ikasleek behar dituzten web orrien izenburuak  eta URL-ak zerrendatu behar ditugu.

Galdera nagusia

Azken galdera honetan ikasleari egindako lanaren sintesia eskatzen zaio. Galdera horren erantzuna ez da aurkituko emandako baliabideen zerrendan, baina bai inferituko da aurretik aurkitu duten informaziotik. Galdera hori halaber erabil daiteke ikasleen auto-ebaluaziorako.


Utzi iruzkina: