Eta klasikoak nahasten eta nahasten iritsi gara nahasketaren nahasketaren amaierara. Egia esan, gaur ez dut idazteko bat ere gogorik (fundamentuzko astelehen bat aspaldiko partez) eta ederki etorri zait trilogia hau lan gehiegirik gabe gaur ere zerbait jartzeko blog santu honetan. Hala ere, honek ez du esan nahi gaurko bideoa txarra denik gero! Ojo! Klasikoa, Rolling Stones handiena da eta kantua, bere diskografian dituzten ehundaka kantuen artean kuttunena dudana da: Sympathy for the Devil. Nahasketa Neptunes delako batek egina da eta kantuan zehar txertazten dituen  berrikuntzek (Sit...


Klasikoak nahasten jarraitzeko gaur klasiko handi bati helduko diogu, batzuk esaten dutenez handienari: Elvis Presleyri alegia. Egia esan, ez dut bere musika gehiegi entzun eta kantu mitikoak besterik ez ditut ezagutzen. Hala ere, kantu honen birmorldaketa hau latza da. Telebistako iragarki batean ezagutu nuen eta kostatuta bada ere (ez nekien ez abestiaren izenik ezta nahaslariarenik ere) aurkitu dut youtuben. Ea zuei zer iruditzen zaizuen.


Nahastu, nahastu eta nahastu. Horrela ibiltzen gara normalean hortik zehar bazterrak nahastu eta nahastu. Etxean, nahasten; sukaldean, nahasten; kalean… zer sanik ez; kiroletan, gutxi (bihar hitz egingo dugu horretaz) eta klasean ere, ba nahasten noski. Hala ere, sona txarra duen hitza da nahasketa: Berezko forma duen zerbait hartu eta aldatu, beti ere beste elementu batzuk gehituaz, eraldatu alegia. Zerbait idatzi duzu eta zuzentzailearen eskuetatik igaro ondoren beste gauza bat da, nahastu egin dizute egindakoa, jada ez da zuk kontatu nahi zenuena (hori ez da blogetan gertatzen, eskerrak...


Azken iruzkinak