Egiten ari naizen gauza guztien artean, mutt erabiltzea da haietariko bat. Mutt posta elektronikoa irakurtzeko zein bidaltzeko aplikazioa da. Beraz kontsola aplikazioa da. Ez naiz gehiegi sartuko, baina bere interfazea holakoa izan daiteke Berez 3 zati ikus daitezke: ezkerreko panela, karpetak, alegia (.=-ekin hasi beharrekoak fitxategi sisteman). Aukera hau sidebar izenekoa da, inork aktibatu nahiko balu. Eskubian goian, email zerrenda dago (kasu honetan 3 baino ez diren agertzen), eta eskuman azpkaldean, email bat irekita. Hau bezalako aplikazioaei ez zaie interfaz ederra edukitzea e...