Bestelakoak: mutt eta zertifikatuak
Egiten ari naizen gauza guztien artean, mutt erabiltzea da haietariko bat.
Mutt posta elektronikoa irakurtzeko zein bidaltzeko aplikazioa da. Beraz kontsola aplikazioa da. Ez naiz gehiegi sartuko, baina bere interfazea holakoa izan daiteke
Berez 3 zati ikus daitezke: ezkerreko panela, karpetak, alegia (.=-ekin hasi beharrekoak fitxategi sisteman). Aukera hau sidebar izenekoa da, inork aktibatu nahiko balu. Eskubian goian, email zerrenda dago (kasu honetan 3 baino ez diren agertzen), eta eskuman azpkaldean, email bat irekita.
Hau bezalako aplikazioaei ez zaie interfaz ederra edukitzea eskatzen, baizik eta behar dutena ondo egitea, eta azkar egitea. Egia esateko hasierako egunetan nahiko frustatuta nengoen, baina denborarekin, egia esateko, nahiko azkar egiten dut behar dudana. Hori bai, konfigurazioa ez da makala. Gmail eta guzti erabili daiteke, baina IMAP aparte, aplikaziorako pasahitz berezia sortu behar diozu
Behin funtzionamendua ikusi eta gero, postak elektronikoki sinatu nahi ditut. Baina horretarako zertifikatu bat behar dut. Eskerrak sectigo edo actalis enpresek doan bidaltzen dizutela bat (Mozillazineri esker estekak). Zertifikatu honekin, lortu behar dut email guztiak sinatzea.
Inork baleki nola egin ondo, ederki eskertuko nioke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: