Gaur arratsaldean Fermin Muguruzari egindako elkarrizketaren aurrerapena aireratu eta sareratuko du irratia.com irratsaioak Bilbo Hiria irratiaren sintonian. Iragan astean kaleratu zen Fermin Muguruzaren disko berria, "Euskal Herria Jamaika Clash" goiburukoa. Gaur gauean ETB1ek emango du Fermin eta lagunen jamaikako ibileren berri ematen duen dokumentala, baina aurrerapen gisa oso kontu interesgarriak aipatzen ditu Ferminek Gaubasako Anartz Bilbao eta Jabi Zabalarekin egindako solasaldian. Elkarrizketa luzea izan zen eta, beraz, gaurkoa aurrerapena baizik ez da izango. Berau osorik entzutek...