Azaroak 28, astelehena, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan "Mintzodromo" delako ekintza egin zen. Ikastetxeko Ikasleen euskara batzordeko bi kide joan ziren, Ixone eta Itxaso. Horri buruzko artikulua kaleratu da prentsan. Erdaraz badago ere, hemen duzue esteka: http://www.noticiasdealava.com/2011/11/29/sociedad/euskadi/euskeraz-bizi-eta-hitz-egin


Iazkoa bezala, aurtengo mintzodromoa arrakastatsua izan da.Hona hemen argazki batzuk            


Mintzodoromoa

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-11-21 16:11

Kaixo lagunak! Aurtengo Mintzamina aurrera darrai. Aste honetan prestatu dugun jarduera Mintzodromoa da. Euskara ikasten ari diren altzatarrekin hartu-emana abiatu nahi dugu, euskara euskaltegiko gelatik plazara jalgi nahirik. Euskaldun zaharron eta euskara ikasten ari direnen arteko zubiak eraiki nahi ditugu, sarea osatu, egunerokoan eta edozertarako euskaraz aritzea erraztu nahian. Hitzordua: Azaroak 23an, 17:00etan, Altzagainako Plaza Gorrian. Parte hartu! Argazkiak.org | Mintzodromoa 2011 © cc-by-sa: Bizarrain