Kategoria: midas
HAUR ETA GAZTE LITERATURA GARA, 2013-V-5 Xabier ETXANIZ ERLE Mendez mende eta belaunaldiz belaunaldi antzinako Greziako hainbat kontu eta mito kontatu dira gaur egun arte. Tradizio, folklore, kultura hori oso zabaldua eta ezaguna izan da haur eta gazteontzat gure gizartean duela gutxira arte; eta orain, berriz, horren hutsunea nabaria da. Egia da haur eta gazteek inoiz baino informazio gehiago dutela eskura, baina, era berean, egia da ere guztion arteko oinarrizko edo gutxienezko ezagutza eza dugula gaur egun; hots, konparaketak egiteko, erreferente komunak izateko aipuak, kon...