Maurice Ravel

5
denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-02-08 18:31

Maurice Ravel musika konposatzaile famatua 1875eko Martxoaren 7an jaio zen Ziburun eta 1937ko inuxente egunean hil Parisen.             Maurice Ravel eta bere jaiotetxea Bere aita Joseph Ravel ingeniari zibila zen, ama berriz, Marie Delouart-Ravel etxekoandrea, Deluarte edo Eluarte familia “espainiarrekoa” wikipediaren arabera (nahiz eta bera Donibane-Lohizunekoa izan). Halere lasai, bertako hirugarren parrafoan dioenez Maurice jaio eta hilabete gutxitara (Ekainean zehazki) familiak Paris alderako bidea hartu baitzuen eta horrek frogat...