Kategoria: marko_demokratikoa
Azken egunetan oilo-ipurdia izan degu BARtulu-n. Gazte mugimenduaren kontrako operazioan atxilotutako lagunak Espainiar estatuaren mekanismo errepresiboaren erdi erdian aurkitzen direlako. Torturaren bidean, manipulazio informazioaren zurrunbiloan, (in)justizia interesatu espainiarraren hatzaparretan, finean, besterik egiten ez dakien estatuaren eskuetan; aurrera begiratze hutsak beldurtzen duen estatuaren esku. Nahiz eta sufrikari ugari jasan ditugun BARtulu-n ere, aurrera begiratzeko garaia dela iruditzen zaigu. Ezker Abertzaleak kalean jarri duen txostenarekin bat egiten dugu eta ...
Eskubideen aldeko indar metaketarako prest agertu da ezker abertzalea. Egungo egoera politikoak eskaintzen duen argazkiak, orain dela 30 urte benetako aldaketa politiko bat garatzeko izandakoarekin antza du ezker abertzalearentzat. Hori dela eta, Euskal Herriaren etorkizuna bermatuko duen marko demokratikoa eraikitzeko prestutasuna agertu du, «Espainian eroso bizitzearen» alde apustu egin nahi dutenen iruzurra ezeztatuz. Gari MUJIKA | DONOSTIA Orain 30 urte Euskal Herriak benetako aldaketa politikoa bizitzeko parada izan zuenean bezala, egungo testuinguruan ere, aldaketa polit...