Sarrera Mamu bat dabil Europan zehar: komunismoaren mamua. Europa zaharreko botere guztiak gurutzada santuan elkartu dira mamu honen aurka. Zein alderdi ez da komunistatzat izendatuz gaitzetsia izan agintaritzan dauden bere etsaien eskutik? Zein oposizioko alderdik ez die, era berean, bai oposizioko ordezkari aurreratuenei, edota bai etsai erreakzionarioenei ere, komunistaren epiteto iraingarria ipini? Gertakari honetatik irakaspen bikoitza dator: I.Europako potentzia guztiek komunismoa indar bat bezala onartzen dutela.. II.Komunistek mundu guztiari euren ideiak, helburuak eta tendent...