Kategoria: malaga
Iaz Aste Santutan Fuengirolara joan nintzen oporretan. Fuengirola Malagako probintzian dago eta oso hiri polita da. Sekulako hondartzak ditu, oso luzeak, amaierarik gabeko hondartzak dirudite, segi eta segi... Fuengirola ondo ezagutu genuen baina baita inguruko herri eta hiriak ere, besteak beste, Marbella eta Mijas. Etxekooi asko gustatzen zaigu Andaluzia. Conil (Kadiz), Chipiona (Kadiz) eta Fuengirolan (Malaga) egon naiz, eta Conil-en 3 alditan gainera. Bertara joaten garen bakoitzean 2 aste inguru pasatzen ditugu eta alde batetik bestera ibiltzen gara bazter guztiak ikusiz. Ast...