Fuengirolako oporrak -2008-
Iaz Aste Santutan Fuengirolara joan nintzen oporretan. Fuengirola Malagako probintzian dago eta oso hiri polita da. Sekulako hondartzak ditu, oso luzeak, amaierarik gabeko hondartzak dirudite, segi eta segi... Fuengirola ondo ezagutu genuen baina baita inguruko herri eta hiriak ere, besteak beste, Marbella eta Mijas.
Etxekooi asko gustatzen zaigu Andaluzia. Conil (Kadiz), Chipiona (Kadiz) eta Fuengirolan (Malaga) egon naiz, eta Conil-en 3 alditan gainera. Bertara joaten garen bakoitzean 2 aste inguru pasatzen ditugu eta alde batetik bestera ibiltzen gara bazter guztiak ikusiz.
Aste Santutan eguzkia hartzeko aukera dagoelako joaten gara batez ere. Udan leku guztietan da eguzkia hartzeko aukera baina Aste Santuak normalean Martxoan izaten direnez, leku askotan, Euskal Herrian esaterako, eguraldi txarra egiten du, eta horregatik joaten gara Andaluzia aldera eguzki bila.
Ondoren, powerpointeko aurkezpen baten bidez hango berri emango dizuet.
(Powerpoint-eko dokumentu hau GoogleDocs-en bidez egindakoa da, eta SlideShare erabili dut blogera igo ahal izateko. Oso program azkarrak eta onak dira, eta gainera irudi ona eskaintzen dute.)
Dokumentu honetan ikusi ahal izan dituzue hango herri, hiri, hondartza, etab. Zuei ere gustatuko zitzaizuela espero dut eta hara joatea gomendatuko nizueke. Zein leku gomendatzen dizkidazue zuek?
Ea hurrengo urterako oporrak antolatzen dizkidazuen lagunok!
Ondo izan!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: