Hitzarok eta Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Kultur Sailak antolatu duten Ikusi Makusi programazioaren azken saioa izango da datorren larunbatean (maiatzak 9). Kulki Artzainen joko eta jolasak, izenak berak dion bezala, artzantzan oinarritutako haurrentzako joko didaktikoak dira, abereak eta artzantza mundua ezagutarazteko.Jokoak 3-12 urte bitarteko haurrentzat daude aurreikusita eta ekitaldia 17:30ean hasiko da Jose Mi...


Txontxongilo taldeak Erreka Mari antzezlana eskainiko du datorren asteartean (aprilak 28) Udaleko Euskara eta Kultura Sailen eta Hitzaro Euskara Elkarteak antolatzen duten Ikusi Makusi programazio kulturalaren barruan. Emanaldia Barrena Kultur Etxean izango da 17:30ean eta 3-9 urteko adin tarteko haurrei zuzendutako ekimena da.