Stanley Kubrick zuzendariaren Eyes Wide Shut filma ikusi duten denek, bertako György Ligeti-ren musika gogoan izango dutela ia ziur nago.Bere ia film  guztietan erabili zuen Kubrick-ek Ligeti-ren musika zatiren bat (2001 filmean gainera baimenik gabe...)Entzun (eta ikusi) abesti zati hau, ziur ezagutzen duzuela:Abesti hori, Ligeti-ren Música Ricercata (1951-1953) obrako bigarren pieza da. Obra osoak 11 zati ditu.Lehenegoa La notarekin dago egina ia osoki, amaieran entzuten den Re nota bat ezik (hemen daukazue entzungai). Bigarrena, hiru notaz osatua dago, hirugarrena lauz ...Hamargarre...