Beti iruditu zait Libreofficek itxura profesionalagoa behar zuela. Egia da betiko lanak egiteko nahikoa eta soberan daukagula suite honekin baina gauza asko begietatik sartzen dira eta orain arte behintzat ez zitzaidan iruditzen hori lortzen zenik. Hona hemen azken urteotako itxura (Openoffficetik eratorria zena).Azken 4.4 bertsioan zenbait tresna interesgarri gehitu dira zentzu honetan eta azken bertsioetarako sortu zen sifr ikono paketea gehituta itxura profesionala lortuko dugu.  Lehenik eta behin ubuntuko repositorioetan oraindik ez dagoen libreoffice 4.4ren repositorioak gehitko ditugu...