Iruñeko Hizkuntza Eskolako 6. Eustal Tulkur Askearen programazioan, besteak beste, aste honetako ostegunean, apirilak 14, kontzertu/errezital berezi bat antolatu dute Xabier Lete poeta zenaren omenez.Xabier Lete poeta eta kanta anitzen sortzailea, konpositorea, Xalbadorren Heriotzean, Habanera, Izarren Hautsa, eta beste abesti ezagunak, dagoeneko euskal musikagintzaren klasikoak direnak. Antton Valverde pianoan eta Andu Lertxundiren hitzak entzuteko parada ederra izanen dugu.Hizkuntza Eskolako Hitzaldi aretoan izanen da, arratsaldeko 8etan. Sarrera libre eta doan.


Bideo-karaoke honen bidez, Gabi de la Mazaren eskutik, omenaldi xume bezain hunkigarri egin nahi diegu Euskal Kulturaren joandako bi zutabe nagusiei, Xabier Lete eta Mikel Laboa.Kanta hau, Izarren Hautsa, Xabier Letek idatzi zuen eta Mikel laboak musika jarri zion. Oraingo honetan biak batera, letra eta musika, Lete eta Laboa, elkarrekin.