BONBERENEA EKINTZAK (2011) FOLK-ROOTS-ROCK Alaia, indartsua, boteretsua... Bizardunak taldearekin era paraleloan daramaten bideak ez digu Fiachras lehenak izan zirela ahaztarazi behar. “Hiltzera goaz” abestia entzun eta berehala ohartzen zara talde honek dauzkan berezko dohainez: Dantza eta festarako guztiz perfektua den musikak letra harrigarriak eta irudimen handikoak ditu lagun. “Jon Miranderen kanta” eta “Nunca lloramos al caer”-ek ildo horri eusten diote, baina abesti guztiek musikaltasun oso berezia daukate. Honela, “Kobrezko herria sutan” eta “Solo pero en control” kanteta...