Fiachras "Hiltzera goaz"
BONBERENEA EKINTZAK (2011) FOLK-ROOTS-ROCK
Alaia, indartsua, boteretsua... Bizardunak taldearekin era paraleloan daramaten bideak ez digu Fiachras lehenak izan zirela ahaztarazi behar. “Hiltzera goaz” abestia entzun eta berehala ohartzen zara talde honek dauzkan berezko dohainez: Dantza eta festarako guztiz perfektua den musikak letra harrigarriak eta irudimen handikoak ditu lagun. “Jon Miranderen kanta” eta “Nunca lloramos al caer”-ek ildo horri eusten diote, baina abesti guztiek musikaltasun oso berezia daukate. Honela, “Kobrezko herria sutan” eta “Solo pero en control” kantetako Hammond organoak, nola “Goi lurretan” bikainaren violak, “Hipolito gorriaren kondaira”ren soinuak edota “Transfronterizoak”en harmonikak disko osoa harretaz entzunaraztera garamate. “La bacanal”en, txapela kentzeko moduko Slide gitarrak diskoaren maila oso goian uzten du, bestalde oso era azkar eta atseginean igarotzen diren minutuetan, gehiagoren gogoz gelditu garelarik. Eta hori, lagunok, oso seinale ona da! Bai zuzenekoetan zein estudioan, guztiz gomendagarriak.
Urko Ansa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: