Kategoria: leitza
Kaixo lagunok, orain hilabete gutxi Leitzako MUSUN baserria erre egin zen, 4 pareta gelditzeraino. Hori horrela izan da herriko talde bat elkartu ginen, baserri, famili honeri laguntzealdea eta zenbait ekitaldi antolagu genituen, txanda honetan Ekainaren 5ean MUSUN BASERRIAREN ALDE, EUSKAL HERRIA KANTUZ!!! antolatu dugu.
Hausnartu saria irabazi du Dabid Anautek, Argiak eta itzalak euskararen lurraldean izeneko lanarekin. Lana Leitzari buruzkoa da, baina herri mailatik abiatuta, euskal Gaeltacht edo euskararen lurraldetzat har genitzakeen herrietara estrapolatu daiteke. Euskararen bizitasuna Leitzan du oinarri azterketak, eta hortxe ageri diren argiak eta ilunak, eguzkiak eta lainoak. Baina onena da bere lana osorik irakurtzea eta zeuek epaitzea. (baten batek konpartitu nahiko balu, bloga zabalik, jakina).