Kategoria: lau
Kaixo lagunak. Lastima, aurtengo Mintzamina amaitzera doa. Eta ondo amaitzeko, benetan jarduera polita prestatu dugu. Juan Gorostidi idazlearen, "Lau kantari" liburuaren inguruko gogoeta. Espero zaitugu! Hitzordua: Abenduak 15 (Osteguna), 19:00etan Tomasene Kultur etxean Argazkiak.org | Juan Gorostidi idazlearen "LAU KANTARI" liburuaren inguruko gogoeta. Tomasene Kultur Etxean. © cc-by-sa: Bizarrain
Lau urte igaro dira. Oraindik gogoan dut lankide baten deia, goizeko bost t´erdiak aldean. Hark kontatutakoarekin eta irratian etengabe esaten ari zirenarekin hasi nintzen gertatzen ari zenaz jabetzen. Gogorrak izan ziren lehen uneak. Eta bigarrenak. Eta egungoak. Baina bereziki gogorrena egin zitzaidana zera izan zen: Martxelo kartzelatik irten berri ikustea. Dantzari lanetan ibiltzeagatik Agurra dantzatzea egokitu zitzaidan. Egia esan, ez naiz sekula damutuko. Izan ere, Agurrik norbaitek merezi izan badu Martxelok merezi izan zuen eta beste atxilotu guztiek (eta ez hainbestetan parean iz...