Kategoria: larrialdiak
Ordurako, nahiz eta ez genekien, antzematen genuen aitaren gaixotasuna zetorrela. Kurtso hasiera zen. Klaseak arratsaldez, eta goiza ohean pasatzeko tentazioa. Horren aurka zeuden gurasoak, eta hilabetez goizak lo pasa ondoren, bizikleta hartzea erabaki nuen.Arratera heldu, eta erlojua begiratu nuen. 11,06. La Salleko lagunak atsedenaldian zeuden, eta ni, Arraten. Bisita egingo diet, pentsatu, eta aldapa behera ziztu bizian abiatu nintzen. Heldu nintzen Azitainera. Autoak ekiditeko, paralelo doan bide estua hartu nuen.Itzalean zegoen kurba itxi bat hartzera nindoan, ezkerrerantz inklinatuta...