Kategoria: lapiko
Atzo aipatu nuen Lapiko kritikoa eta gaurkoan horrekin nator berriro ere. Hizkuntza ekologiaren etikari buruzko eztabaida piztu gura izan dute (apiriletik ez da erantzunik, baina tira). Eta, horretarako, Jon Sarasuak aspaldi egin zuen hitzaldi baten transkripzio luzea ekarri dute blogera. Oso luzea da, baina merezi du, mila gauza interesgarri aipatzen ditu, amaren suari buruz, golde aroari buruz eta abarri buruz. Patxadaz eta sakon leitu eta aztertu beharrekoa.
Mila aldiz aipatua izan da. Eta oso gutxi irakurri da. Txepetx bai. Eta bere liburu nagusia: Geroa gure iraganerako. Eta horren beste froga bat gaurkoan.Lapiko kritikoa webgunean Txepetxi buruzko eztabaida sutsua dabil. Eztabaida oso interesgarria (aukeran, teoriko-filosofiko samarra). Kukutxo bat egitea merezi du (luzea da gero eta batzuetan ulertzeko zaila, baina tira). Ni ez naiz ausartu ekarpena egiten, baina hari erreferentzia egiten bai.