Kategoria: lang
Dirudienez orain 3 urte konturatu zen Park Chan-wook zine zuzendari korearra, Argiñanok tipula-txikitu ta tipula-txikitu besterik ez zuela egiten azken finean, eta berak ere hainbesterainoko platerak egiten bazekiela. Maixa eta Ixiarrek ere lehendik arrakasta lortua zuten beraien Bexamelaren errezetarekin, eta egia esan ez dakit Chan-wook-ek Argiñano beraren telebista programak ikusiz edo non ikasi zuen sukaldatzen, baina aitortu behar dut Old Boy deritzan Tutifruti postrea goxo askoa dela. Zer behar den Old Boy tuttifruti postrea egiteko? Hartu ba nota: -Arroz ale eta rollito de primav...