Kategoria: kurtso-hasiera
Pasa den ostiralean eman genion hasiera bertso eskolako ikasturteari. Aurpegi berri eta zaharrak nahastu ziren beste behin ere. Utzi dutenen artean Olaia eta Ane. Etorri berrien artean berriz, Ekaitz, Andoitz eta Oier. Beste aurpegi denak ezagunak: Mikel, Maddi, Haizea, Aitor, Mikel, Arkaitz, Abraham eta Alberto. Arduradun lanetan eta zerbait irakatsi asmoz, Ane, Garazi, Ane, Gorane eta Mikel. Denok gogotsu, denok ilusioz beteta. Aurten garaiz ekin diogu ikasturteari, neurri batean lehengo urteko akatsak sahiestu nahian. Momentuz indarrez gainezk...