Gazte irlandar eta kurduek autodeterminazioa galdegin dute Euskal Herriarentzat Egungo Europako egituraketa instituzionalean, herriek lekurik ez dutela deritzote gazteek eta horren adibide, Irlandan, Eskozian, Flandesen, Turkian edota Montenegron dauden egoerak ekarri zituzten gogora. Eraikuntza ereduaren oinarrian «estatu nazioen gainean antolaturiko egitura instituzionala» dagoela nabarmendu zuten prentsaurrekoan. Alta, egitura horretan bertan gatazka horiek termino demokratikoetan gainditzeko baldintzak sortuko lituzkeen tresna erabilgarria badagoela uste dute irlandar eta Kurdistango g...