Kategoria: kristalezko
Euskaldunok ba al dugu inon kristalezko sabairik? Feminismoan behin baino gehiagotan erabili den terminoa dugu eta gurean ea aplikatzerik dagoen galdetzen diot neure buruari. Euskarazko lan kulturalek kristalezko sabaia garbia dute oraindik ere. “Loreak” filmarekin gertatu dena adibidez, edo Norzzone rap kantariak elkarrizketa honetan esaten dituenak. Literaturan ere adibide franko aurkitu ditzakegu. Baina hortik kanpora? Kristalezko sabaia beste inon igartzen al dugu euskaldunok?