Kategoria: kriminalizazioo
Stop kriminalizazioari!! Bi aste pasatu dira Ertzaintzak Ordizian Urretxuko gazte bat jipoitu, iraindu eta atxilotu zuenetik. Orduan ere esan genuen gertaera larri hura ez zela kasu isolatua izan, azkeneko asteetan eta hilabeteetan Goierrin akoso poliziala jasaten ari baitira AHTren aurkako hainbat lagun. Ekintza publiko baketsuetan parte hartu dute lagun hauek. Akoso polizialarekin lotuta, gertaera denen zerrenda luzeegia da: isunak, irainak, mehatxuak, epaiketak, kolpeak, segimenduak,…Horiek denak jasan dituzte hainbat goierritarrek, publikoki AHTren aurka agertzeagatik eta jardute...