Euskal Herrian gero eta gaztetxe eta gazte asanblada gehiago garen unean, nahiz eta guztiek errealitate ezberdinak izan bada zerbait batzen gaituena, AUTOGESTIOA eta ASANBLADA. Horregatik, batzen gaituena kaleratzeko, denen artean gaztetxe eguna antolatzera goaz! Autogestioa eta Asanbladaren apologia egitera goaz. Aspaldian egin diren makro jaialdietatik urrutik, guk ditugun baliabideak autogestionatuz eta koordinatuz KALEAK BERRESKURATUKO ditugu. Denen artean gaztetxe eguna antolatuz, denen artean egunero egunero gure gaztetxe eta gazte asanbladetan lantzen duguna kaleratuko dugu, inposat...